Gure eskualdea

Sakana Nafarroako mendebaldean dagoen eskualdea da, Iru?eko merindadean. Gazteleraz Barranca, Burunda eta Ergoiena izenez ezagunak diren eskualdeak hartzen ditu bere baitan. Eskualdeak 305.5 km? ditu, eta bertan ia 20.000 biztanle bizi dira, %37 euskalduna izanda (2001).
Luzeran Ziordiatik Irurtzunera 35 kilometro ditu eta zabaleran ez ditu 5 baino gehiago leku gehienetan. Ziordia da mendebaldenen dagoen herria eta Gasteiztik 42 kilometrotara dago. Irurtzun da ekialdeenen dagoen herria eta Irui?eatik 20 kilometrotara dago. Altsasutik Donostiara 69 kilometro daude.

Sakana Euskal Herriko zentro geografikoan kokatzen da



Geografia

Sakana bailara bat da eta beraz bere geografia izaera honek mugatzen du. Udalerri gehienek ipar-hegoa norabidea dute, hau da, mendilerrotik mendilerrora. Norabide honetan luzeak dira, baina ekialde-mendebalde norabidean txikiak.
Bailara bera zabala eta laua da Arakil ibaiaren lasai guneetan, baina alderik alde 500etik 1000 metro-arteko desnibelak ditu, nabarmendu gainera Uharte-Arakilen dauden ipar eta hegoalderako profilak, Aralar eta Andia mendilerroen puntekin.
Sakana eskualde menditsua da, bailara bat izateagatik. Bere muga naturalak ere mendiak dira. Honela Hegoaldean Urbasako mendilerroak egiten du muga Ziorditik Etxarri Aranatzera eta ondoren Andia mendilerroak Ergoienatik Arakilera.
Iparraldean Altzaniako mendiak daude Ziorditik Altsasura, Aizkorriko mendilerroaren hegoaldeko aldea direlarik. Altsasutik Irurtzunera Aralarreko mendilerroak egiten du muga iparraldean.
Zentroan Andia mendilerroak duen punturik altuena kokatzen da, Beriain mendia hain zuzen ere, 1.492 metrorekin. Honek bailara bitan zatitzen du, hegoaldean Ergoiena geratzen delarik eta iparraldean Arbizutik Irurtzunera doazen herriak.
Mendi guzti hauen altuera minimoa 1.000 metrotan kokatzen da eta bailara bera 500 metroko media batean. Guzti honegatik gune menditsua dela esan daiteke, kilometro gutxitan altuera desberdintasun handiak baititu.



BELEIXE IRRATIA
Elizkorta z/g 31820 ETXARRI-ARANATZ [ Nafarroa ]